Eltziako autokontsumo partekatuko proiektuan parte hartzeko izen ematea zabalik uztailaren 17rarte
Uztailaren 8an, Oñatiko kultur etxeko zine aretoan, Eltziako autokontsumo partekatuko proiektua aurkeztu genuen. Orain, proiektuan parte hartu nahi dutenentzat izena emateko epea zabalik dago: uztailaren 17a baino lehen eman behar da izena.
Aurkezpen saioko bideoa hemen ikusi daiteke:
Proiektuaren xehetasun guztiak eta izena emateko formularioa proiektuaren orrian aurkitu daitezke.