Energia bulegoa

ENERGIA BULEGOA

Piztu aldaketa

Debagoieneko Energia bulegoak bere arreta-egutegia moldatu du. Hemendik aurrera, eskualdeko herri bakoitzean hamabostean behin emango da zerbitzua.

Herritarrei fakturen inguruko informazioa ematea du helburu nagusia, baita indarrean egon daitezkeen diru-laguntzen, energia komunitateen edota kontsumo ohituren gaineko informazioa erraztea ere.

Bulego ibiltaria da. Telefonoz, 747 48 51 47 edo mezua bidaliz energiabulegoa@debagoiena.eus jar zaitezke harremanetan, baina aurrez aurreko zerbitzua jasotzea nahiago baduzu, ondoen datorkizun eguna eta lekua aukeratu eta ETORRI:

Ordutegia Helbidea Herria
Astelehena 9:00-14:00 Fernando Eskoriatza plaza 1 (Udaletxea) Eskoriatza
Asteartea 9:00-13:00 Durana kalea 13 Aretxabaleta
Asteartea 14:30-17:30 Nafarroa etorbidea 17, behea (Mankomunitatea) Arrasate
Asteazkena 9:00-12:30
(aste bikoitiak)
Onaro bulegoak Oñati
Osteguna 9:00-13:00 Mendizaleen plaza, 1 (Udaletxea) Elgeta
Osteguna 14:30-17:30 San Martin plaza z/g (Udaletxea) Bergara
Ostirala 9:00-14:00 Herriko Plaza 8 (Udaletxea) Antzuola
Energia Bulegoaren irudia