Fagor Taldearekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu
Fagor Taldearekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu. Hitzarmen honekin, Fagor gure energia komunitatearen bazkide laguntzaile bihurtu da, eta 110.000 euro jarriko ditu. Oñatiko biztanle bakoitzeko 10 euro inguru. Bere 2030 iraunkortasun estrategikoaren irizpideak jarraituz.
Oñatiko Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondoren, babes berri honek udalerriko eragile instituzional eta enpresarialen sostengua indartzen du gure proiektuari begira. Raul Garcia ONEKOko presidenteak gogoratu duenez, «guretzat oso garrantzitsua da Fagor Taldearekin hitzarmen hau», eta Fagortik nabarmendu dute herritarrak inplikatzea funtsezkoa dela energia trantsizioan.