OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA
Gure kooperatibaren estatutu sozialen 31. artikuluaren arabera, administrazio-organoak (Kontseilu Errektoreak) ONEKO OÑATIKO ENERGIA KOMUNITATEA, KOOP. S. sozietatearen Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egiten du.
Batzarraren datuak
- Data: 2026ko Maiatzaren 20a
- 1. deialdia: 18:00etan
- 2. deialdia: 18:30etan
- 3. deialdia: 19:00etan
- Tokia: Larraña auzoa 16, ELTZIA eraikina, 3. Solairuko gela balioanitza, 20560 Oñati
GAI-ZERRENDA
- Aurreko saioaren aktaren txostena irakurtzea.
- Bi bazkide izendatzea Batzarraren akta sinatzeko.
- 2025eko ekitaldiko kudeaketa aztertzea eta, badagokio, urteko kontuak onartzea.
- Galerak egoztea edo soberakinak banatzea.
- 2026ko ekitaldiko egitasmoak.
- 2026ko ekitaldiko aldizkako kuotak zehaztea.
- Bazkide berrien hasierako nahitaezko ekarpenak zehaztea.
- Galde-eskeak.
Oñatin, 2026ko Maiatzaren 6an
Lehendakaria,
Raul Garcia jauna
Ohartarazpena:
Bazkide guztiek eskubidea dute kooperatibaren dokumentu ekonomiko guztiak eta estatutu sozialen borondatezko eta egokitzapenezko aldaketen testu osoak edo aldaketa horien justifikazio-txostenak egoitza sozialean eta intranetean (halakorik balego) aztertzeko, baita dokumentu horiek eta gai-zerrendako puntuei dagozkien dokumentu guztiak eskatzeko ere, eman edo doan bidal diezazkieten.