Debagoieneko Energia bulegoak arreta-egutegia moldatu du
Udaberriarekin batera, ordutegia aldatu egin du Energia bulego ibiltariak. Hamabostean behin emango du zerbitzua eskualdeko herri bakoitzean.
Aldaketa nagusia asteartekoa izango da: Aretxabaletan goizez izango da eta arratsaldean Arrasaten. Gainerako herrietan eguna mantentzen da baina zerbitzua bi astean behin ematera pasa da.
Oñatin, aste bikoitietako asteazkenetan irekiko da zerbitzua, Onaroren bulegoetan. Ordutegia 9:00-12:30ekoa izango da, beharren arabera moldatu badaiteke ere.
Debagoieneko Energia bulegoaren egutegia moldatu bada ere, zerbitzuaren helburuak bere horretan jarraitzen du: herritarrei informazioa eta aholkularitza ematea, argindarraren eta gasaren fakturaren inguruko informazioa emanez, baita energia merkatu arautuen zein libreen gaineko xehetasunak ere.
Aurretiko txanda eskatzea gomendatzen da, 747 48 51 47 telefono zenbakira deituta edo energiabulegoa@debagoiena.eus helbidera mezua bidalita.
Ordutegia eta kokapenak
| Ordutegia | Helbidea | Herria |
|---|---|---|
| Astelehena 9:00-14:00 | Fernando Eskoriatza plaza 1 (Udaletxea) | Eskoriatza |
| Asteartea 9:00-13:00 | Nafarroa etorbidea 17, behea (Mankomunitatea) | Arrasate |
| Asteartea 14:30-17:30 | Durana kalea 13 | Aretxabaleta |
|
Asteazkena 9:00-12:30 (aste bikoitiak) | Onaro bulegoak | Oñati |
| Osteguna 9:00-13:00 | Mendizaleen plaza, 1 (Udaletxea) | Elgeta |
| Osteguna 14:30-17:30 | San Martin plaza z/g (Udaletxea) | Bergara |
| Ostirala 9:00-14:00 | Herriko Plaza 8 (Udaletxea) | Antzuola |